XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauen truke nekazariek errenta (uztaren zatia hasieran, dirua geroago) ordaintzen zioten jaunari. Horrez gain, babesaren truke erreserban doan lan egin behar izaten zuten.

Jaunak, gainera, lurraren jabetzaz gain, bertan bizi ziren gizakiengan agintea zuen, eta horrek eskubide batzuk ematen zizkion jaunari: adibidez, nekazariek bere errota eta labea erabili behar zituzten derrigorrez, eta errota horren erabilpena ordaindu.

Hona hemen, adibide gisa, nekazari batek ordaindu beharreko bezala jotzen zena: Bazkotan arkume bat, belarra moztean bazkaria eta olo neurri bat, mahatsa biltzean hamabi denario, hiru ogi eta ardoa, garizuma iristean kapoi bat, garizuma erdian sei txanpon

Horrez aparte, noski, hor zeuden jaunaren lurretan egin beharreko lanak, urteko ordainak e.a.

XI. mendetik aurrera, Behe Erdi Aroan, pixkanaka aldaketa eta teknika berri batzuk agertzen joan ziren: lugorriak (barbetxoak), lurrari atsedena emanez abereak bazkatzeko erabiltzen ziren lurrak; uzta-txandaketa; animalien lepokoak eta ferrak, errazago eta azkarrago lan egin zezaten; errotak, lehenik zerealak ehotzeko eta gero beste hainbat ekintzatarako, uraren eta airearen indarra erabiliz; golde handiagoak eta hobeak.

Golde hauei esker hainbat oihanetako lurra ere, erre ondoren, lantzen hasi ziren.

Horrekin guztiarekin lur gehiago lantzeaz gain, lurrari etekin handiagoa ateratzen zioten, eta pixkanaka XIII. mendetik aurrera berriro ere soberakinak agertzen hasiko ziren. Horrek merkataritzaren itzultzea eta hiriak agertzea ekarri zuen.